LUR PLANETAREN KUTSADURARI BURUZKO BIDEOA

Dejar un comentario »

IL FAUT QUE TU RESPIRES

DBH 3. mailan ingurumena zaintzearen beharraz jabetzeko bideo hau ikusi genduan:

Musika taldea frantsesa da eta agian ulertzeko zaila izango da, horregatik hemen daukazue kantaren letra, frantsesez eta erderaz:

Approche-toi petit, écoute-moi gamin,
Je vais te raconter l’histoire de l’être humain
Au début il n’y avait rien au début c’était bien
La nature avançait il n’y avait pas de chemin
Puis l’homme a débarqué avec ses gros souliers
Des coups de pieds dans la gueule pour se faire respecter
Des routes à sens unique il s’est mis à tracer
Les flèches dans la plaine se sont multipliées
Et tous les éléments se sont vus maîtrisés
En 2 temps 3 mouvements l’histoire était pliée
Ce n’est pas demain la veille qu’on fera marche arrière
On a même commencé à polluer le désert

Il faut que tu respires, et ça ce n’est rien de le dire
Tu ne vas pas mourir de rire, et ce n’est pas rien de le dire

D’ici quelques années on aura bouffé la feuille
Et tes petits-enfants ils n’auront plus qu’un oeil
En plein milieu du front ils te demanderont
Pourquoi toi tu en as 2, tu passeras pour un con
Ils te diront “comment tu as pu laisser faire ça?”
Tu auras beau te défendre leur expliquer tout bas
Ce n’est pas ma faute à moi, c’est la faute aux anciens
Mais il n’y aura plus personne pour te laver les mains
Tu leur raconteras l’époque où tu pouvais
Manger des fruits dans l’herbe allongé dans les prés
Il y avait des animaux partout dans la forêt,
Au début du printemps, les oiseaux revenaient

Il faut que tu respires, et ça ce n’est rien de le dire
Tu ne vas pas mourir de rire, et ce n’est pas rien de le dire
Il faut que tu respires, c’est demain que tout empire
Tu ne vas pas mourir de rire, et ce n’est pas rien de le dire

Le pire dans cette histoire c’est qu’on est des esclaves
Quelque part assassin, ici bien incapable
De regarder les arbres sans se sentir coupable
A moitié défroqués, 100 pour cent misérables
Alors voilà petit, l’histoire de l’être humain
Ce n’est pas joli joli, et je ne connais pas la fin
Tu n’es pas né dans un chou mais plutôt dans un trou
Qu’on remplit tous les jours comme une fosse à purin

Erderaz:

Acércate pequeño, escúchame chaval,
yo te voy a contar la historia del ser humano.
Al principio no había nada, al principio estaba bien.
La naturaleza avanzaba, no había camino.
Después el hombre se plantó con sus zapatones.
Patadas en la jeta para hacerse respetar.
Carreteras de sentido único se puso a trazar,
las flechas en la llanura se multiplicaron,
todos los elementos fueron dominados.
En dos tiempo, tres movimientos, la historia estaba sometida.
No será mañana la víspera cuando demos marcha atrás.
Acabamos de contaminar el desierto.

Es preciso que respires, y no sirve de nada decirlo.
No te vas a morir de risa, y no sirve de nada decirlo.

Dentro de algunos años nos habremos comido las hojas,
y tus nietos solo tendrán un ojo.
En toda tu cara te preguntarán:
Por qué tú tienes dos, y quedarás como un cabrón.
Te dirán: ¿Cómo has podido permitir esto?.
Intentarás defenderte, explicándoles con la boca pequeña:
“No es culpa mía, es culpa de los antepasados”.
Pero no quedará nadie para lavarte las manos.
Les narrarás la época en la que podías
comer frutas en la hierba, estirado en los prados…
Había animales por todas partes en el bosque.
En el comienzo de la primavera, los pájaros volvían.

Es preciso que respires, y no sirve de nada decirlo.
No te vas a morir de risa, y no sirve de nada decirlo.
Es preciso que respires, siempre empeoran las cosas mañana.
No te vas a morir de risa, y no sirve e nada decirlo.

Lo peor en esta historia, es que somos esclavos
de la parte asesina, muy incapaces
de mirar los árboles sin sentirse culpables.
En parte enclaustrados, cien por cien miserables…
Aquí tienes pequeño, la historia del ser humano.
No es muy bonita, y no conozco el final.
No has nacido en el paraíso, si no en un agujero
que se rellena todos los días, como una fosa de estiércol líquido.

Dejar un comentario »

HIRI MODERNOETAKO ARAZOAK

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

*Gaur egun, hiri modernoetako arazoak nabariagoak dira:

  • Masifikazioa. 
  • Atmosferaren kutsadura: akustikoa eta urarena. 
  • Zabor eta hondakinen kontrolik gabeko produkzioa. 
  • Langabezia. 
  • Delinkuentzia. 
  • Droga kontsumoa. 
  • Gurpil gaineko trafikoarentzako zailtasunak. 

Benetan konturatzen gara guzti honetaz? Ia konturatu gabe, hirietako arazoak pixkanaka nabariagoak izaten hasi dira. Arazo honetaz gain, badago beste bat ere: hirigintza.

Gaur egun, populazioaren hazkuntza arazo bihurtzen hasi da. Populazioa horrela hasten jarraitzen badu, ez dira etekinak denontzat helduko, esate baterako, medikuntza zerbitzuak, etxebizitzak edota elikagaiak. Beste hitz batzuetan esanda: “planetaren edukiera gainditu dugu.”

Gainpopulazioa ez ezik, urtero, lur ekosistemen produkzio fotosintetikoaren %40a gizakiak erabiltzen ditu, elikagaiak eskuratzeko, egurra lortzeko, etab.; horrela gizakiak gainerako espezieak batera kontsumitzen dutenaren berdina egingo du. Lurrak mantendu ahal duen gizakien kopurua gainditu egin da. Hala ere, eztanda demografikoa laster amaitzea espero da, baina ez dakigu bukaera hori heriotzaren tasaren hazkundearekin emango denik.

Beste alde batetik, herrialde aberatsen superpopulazioa herrialde azpigaratuetan ematen dena baino larriagoa dela, horrela, baliabideen kontsumoa handitzen delako.

Bibliografia:

-http:/www.oei.es/decada/accion08.htm

Dejar un comentario »

SUGANDILAK BADOAZ, CO2a DELA ETA!

Denok dakigun bezala, berotegi efektua, substantzia organikoak erretzean askatzen den karbono dioxidoa atmosferan pilatzen denean sortzen da.Atmosferako karbono dioxidoak sortzen duen geruzak, eguzki izpiak espaziora bueltatzea galarazten du, eta horrek Lurraren beroketa dakar.

Gauza zera da; CO2 gasaren isurketak murrizten ez badira, planetako tenperatura izugarri handituko da eta horren ondorioz, poloetako izotza urtu eta itsasoetako maila igo egiteko aukera egongo dala.

Horretaz gainera, badira beste hainbat ondorio ere, hala nola, 26 nazioarteko zientzialariek egindako muskerrake ta sugandilei buruzko ikerketan ateratakoak, izan ere, 2050. urterako espezie hauen %6a galtzea aurreikusi dute, CO2-aren isurketak murrizten ez badira.

Aipaturiko ikerketa, Frantziako zenbait herrietan gertaturiko sugandilaren desagerpenaren egiaztapenarekin hasi zen. Zenbait aurkikuntzek, zientzialari taldeari sugandila eredu artifizial bat garatzera eraman zioten. Sugandila, mikrotxip-ekin eraturik zegoen, zeinek lau hilabeteetan zehar izandako tenperatura (baldintza desberdinetan) neurtzen zuten. Frogaren emaitzak biribilak izan ziren, izan ere hauxe izan zen ateratako datuetatik ondorioztatu zutena; sugandilak jateko edota behar-bezala ugaltzeko denbora izan ez zuten lekuetan tenperatura altuak izandako guneak zirela.

Espezie mehatxatuenak mendiko espezieak izango dira, izan ere, espezie bat toki hotz batean bizi bada eta klima gero eta gehiago beroa izatera joaten bada, leku altuago batera joateko beharra izango du eta zenbaitetan nora igoteko tokirik ez dute aurkituko.

Suntsipen hauen arrazoi nagusietako bat, sugandilek tenperaturen gehikuntzetara oso astiro egokitzen dirala da. Beraz atera ahal dugun ondorio garrantzitsuena hauxe da; suntsipen hauetariko askok, batez ere, haien habita eskualde menditsu tropikaletan dituzten espezieenak, 2080rako saihestu ahal izango dala, CO2aren emisioen murriztapenean arrakasta izaten bada.

 Beraz;

 Zain dezagun gure inguruko espezieak, gure esku dago eta!!

Informazio gehiagorako: muyinteresante.es

Dejar un comentario »

PETROLIOAREN ISURKETA MEXIKOKO GOLKOAN

             2010. urteko apirilaren 20an hasi zen isurketa, petroliodun plataforma baten leherketatik. Isurketa hau guztiz arriskutsua da, egunean 800.000 litro petrolio jaurtitzen baitira itsasora. Baina zer da benetan honek suposatzen duena?

Lehenik eta behin, isurketak, hainbat itsas-hegaztirengan eragin izugarria du, ondorioz, hainbat espezieren heriotza ekarriz. Izan ere, sasoi honetan espezie askoren birsorkuntza ematen ari da.

Horrez gain, gas naturalaren produkzioa ere izugarri jaitsi daiteke isurketaren eraginez.  Eta azkenik, bertako inguruetan lan egiten zuten 11 langileren heriotza suposatu zuen.

Horrez gain beste arrisku larri bat ere badago, gizakiongan eragin izugarria izan ahal duena. Itsas-hegaztien kontaminazioagatik, arrantzatzen diren hainbat arrain kutsatuta egon ahal dira, eta horrek janez gero, gu ere kutsatuta atera gaitezke. Baina horretarako, segurtasun neurri ugari jartzen ari dira.

            Gainera, 100 tonako pisua duen eta hormigoi eta altzairuz egindako kanpai bat jarri dute, likido beltz isuria kontrolatu ahal izateko. Kanpai hau, 1500 metroko sakoneran jarri da. Louisiana, Misisipi, Alabama eta Floridako inguruak dira gehien erasotuak izan direnak.

          Orain dela hilabete gertatu zen hondamendia eta oraindik ezin izan da kontrolatu, horregatik Europara heltzeko probabilitatea handitzen doa.

BITXIKERIAK…GEHIAGO JAKITEKO…

 2009, hego-hemisferiorako urterik beroena

 NASA-ko ikerketa baten arabera, pasadan urtea izan zen munduan datu klimatikoak erregistratzen direnetik, tenperaturarik altuenak jasan diren urtea.

Agentzi espazial honek esaten duenez, planetaren hegoaldeko eskualdean, 0,4ºC-ko tenperatura handipenak gertatu ziren. Eta hau izan da, 1880. urtetik (giro tenperatura zehaztasunez neurtzen hasi zen urtea)  adierazi diren datuetatik altuena.

BIBLIOGRAFIA:

 -http://desastresnaturales.suite101.net/article.cfm/derrame-de-petroleo-en-el-golfo-de-mexico-increibles-efectos

-http://www.ecologismo.com/tag/fenomenos-climaticos/

Dejar un comentario »

ZABOR ESPAZIALA

         Badakigu kontsumitzen ditugun produktuak zabor bilakatzen direla, gehien bat berrerabiltzen edo birziklatzen ez baditugu. Eta nahiz eta gaur egungo gizarteak hainbat gauza egiten dituen hau kontrolatzeko (birziklatu, erre…), oraindik zaborra leku guztietan ikusi daiteke: ibai edo erreketan, mendietan, hondartzan edota kalean. Izan ere, zaila baita guztia biltzea.

         Baina honetaz aparte, bada beste zabor mota bat gizarteko jende gutxiri ardura diona: zabor espaziala. Hitz hau entzuna den arren, gugan eragin zuzenik ez duenez, ez digu benetan arduratzen. Horregatik, astronauta eta sektore horretan lan egiten duten pertsonak dira hain zuzen ere, gai honetaz kezkaturik daudenak.

            Zabor espaziala, Lurraren orbitaren inguruan gisa-esplorazioak utzi dituen hondakinek osotzen dute. Zabor hauek bizitza erabilgarria agortu zaien satelite edota espazio-ontziek utzitako objektuek osotzen dute, metalen zatiak edota torlojuak esaterako. Satelite espazialak Lurrean eraiki eta ondoren espaziora bidalitako espazio-ontziak dira. Hauek ilargi, kometa, asteroide, planeta edo izarren inguruan mugitzen dira. Haien probetxuzko bizitza amaitzen denean, zabor espaziala bezala orbitatzen dute.

            Zabor espaziala osotzen duten elementuek espedizio zientifikoentzat arrisku handia suposatzen dute, mugitzen diren abiadura handia eta espazioan duten kokapena direla eta. Etorkizunean arazo larria bihurtu daiteke eta horregatik, zabor espazialaren garbiketa gauzatzeko saiaketak egin dira, baina baliabide teknologiko gabeziaren ondorioz eta ekonomikoki proiektu bideragarria ez denez, ez du arrakastarik izan. Hala ere, zenbait agentzia espazialek, hala nola NASA, arazoari irtenbide bat bilatzen saiatu dira. Horrela, haien ustez egokiena lehendabizi radarren bidez zaborra detektatzea izango litzateke, eta ondoren hondakinak bilduko duten aldaontziak bidaltzea. Arazoa da proiektu hau aurrera eramatea oso garestia dela, eta horregatik hondakinen bilketa gobernu askoren arbuioa sortzen du.

Diru asko suposatzen duen arren, benetan nahi dugu milioika alferrikako gauzek gure planeta inguratzea?

Dejar un comentario »

KAIXO GUZTIOI !

Lauaxeta Ikastolako, 1go batxilerreko eta gaur egungo zientzietako lau ikasle gara.

Blog honen bitartez gure ikastetxean azkeneko hilabetean ikasgai honetan landutako eta  ingurumenaren arazoei buruz idatzitako idazlanak, edozein tokitan (telebistan, irratian edo kalean) entzundako eta ingurumenarekin baita ere lotutako berriak, edota haien inguruan guk egindako bideoak … aurkezteko aukera izango da.

Entretenigarria izatea espero dugu eta ingurumenean gertatzen ari diren eta nolabait ezkutuan mantentzen diren arazo ezberdineei buruz informazioa ematean saiatuko gara.

Horretarako blog hau zabalik usten dugu edozeinolako iritziak, … idatz dezazuen.

Beste Barik

Blog honen egileak (Ander Alzola, Laura Alejos, Naiara Arteta eta Arrate Mancisidor).

Dejar un comentario »

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.